Fiare banku etikoari buruz azalpenak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Gaurko bileraren helburua da, jendeak izan ditzakeen zalantzak argitzea eta Fiareri buruz gehiago sakontzea. Arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean.

Fiare banku etikoak bere bidea egin du eta ari da aurrera pausoak ematen. Hernanin ere talde bat sortzeko bidean dira, eta datozen egunetan bi bilera egiteko asmoa dago, gaur eta ekainaren 10ean, udaletxean. Gaur bilera egingo dute udaletxean, arratsaldeko 18:00etan, jendeak izan ditzakeen zalantzak argitzeko, eta banku etikoari buruz gehiago sakontzeko. Bilera informatiboa izango da, interesa daukan guztiari dei egin diote, bertara azaltzeko.


Ekainean, beste saioa, helburuei eta antolamenduari buruz
Datorren ekainaren 10ean, beste saio bat egingo dute Fia­reri buruz, baina kasu horretan antolaketari buruz eta helburuei buruz ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!