Luzapenean galdu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 16a

Pare pareko kontrarioa bilatu zuten Intxaurrondoko Inter taldeko jokalariek atzo, Hernaniko saskibaloi taldea. Hernaniarrek lotsarik gabe ekin zioten hirugarren sailkatuaren kontra, eta azken minutuetaraino berdinean joan ziren. 40 minutuak pasata, enpate zeuden bi taldeak, eta luzapena jokatu zuten. Hortxe huts egin zuten Rikardoren mutilek; behar baino gehiago barkatu zuten. Eskura zutena galduta, baina lanarekin gustora hernaniarrak, 81-77 galdu arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!