Astelehenean, 18:00etan, Ogasuna, Ondarea eta Berrikuntza Batzordea izango da, udaletxeko Areto Nagusian. 11 puntu izango dituzte lantzeko. Besteak beste, 2014ko aurrekontuari egindako alegazioak ebaztea, uholdeen aurkako obren kontratazioa onartzea, Buruntzaldearen garapenerako agentziaren estatutuak aurkeztea eta Garbitaniaren kudeaketa.