Bi berdinketa, bi zapore ezberdinekoak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 16a, 01:00

Neskak galtzen hasita berdindu zuten, mutilek irabazten hasita.

Zapore ona eta ez hain ona, baina txarrik ez, atzo Zubipen, nesken eta mu­ti­len talde nagu­siek jokatu os­tean. Nes­kek 0-2 galtzen hasitako par­tidua berdindu egin zuten Ma­riño liderraren kontra, Iñarrak eta Munduatek azken 10 minututan golak sartuta. Liga bukaera emozioz betea espero dute, jaitsierari ihes egin nahian hainbat talde baitaude.

Hasiera ona, bukaera txarra
Mutilen kasuan, ederki hasi zuten partidua, 2-0 irabaziz. Asier Mingok eta Unai Eli­zaldek sartu zituzten golak, eta partiduan itxura ederra ema­ten ari zen Hernani. Bergara ez zegoen ordea, barkatzeko, eta bigarren zatian partiduari buelta ematea lortu zuen. Liga bukatzen ari da, eta Hernani sailkapen erdian dago.
Datorren asteazkenean, atzeratutako partidua jokatuko du Hernanik Real Unionen kontra. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!