Martxoko kontzertua, gaur, Arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 16a, 01:00

Hamabi abesti joko dituzte, 12:45etatik aurrera

Martxoko kontzertua eskai­ni­­­ko dute gaur Hernaniko Mu­sika Eskolako txistulariek, eguer­diko 12:45etan hasita. Saioa Udaletxeko arkupeetan izango da, eta hamabi abesti joko dituzte.

Goazen goazen herri­koi­arekin ekingo diote txistu­la­riek, eta Hiru bueltakoa eskai­niz bukatu. Tartean, hainbat musika­gileren abes­ti­ak entzun ahal izango dira: Isidro An­so­rena, Santos In­txausti, Eusebio Basurko, Jose Ignazio Anso­re­na, J. Franco, Joakin Irureta­goie­na eta Jose Harina.

Horrez gain, aipatutako bi abesti herrikoiez gain, hona­koak joko dituzte: Inauteriko zortzikoa, Inauteri soinua, Aran­tzako dantza luzea, Kon­tra­pasa, Minuetoa, Ansola anaiak. Antxiñeko abestiyak, Fandangoa eta arin-arina eta Gipuzkoako Oihartzunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!