Dantzari Festa egingo dute aurten apirilaren 6an, eta San Joan Konpartsak bilera egingo du asteartean, 19:00etan Biterin, egun hori prestatzen hasteko. Bilerara dei egin diete auzo elkarteetako arduradunei, eta dantza talde bakoitzari lagunduko dieten kideei.