«Abstraktuak eta koloreek erakarriko dute jendea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 16a, 01:00

Bigarren aldia da Julia Calvo margolari hernaniarrak Bi­terin erakusketa jar­tzen du­ela. Oraingoan, au­rreko aldian baina koadro gehiago ikusi ahal izango dira, eta teknika aldetik, berritasunik ez da faltako. Ezta teknika nahasketarik ere. Horrexe­gatik erakusketaren izenburua: Tecnica Mixta.
Erakusketa martxoaren 25era arte ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara Biterin. Julia Calvo bera hantxe izango da, erakusketaren detaileen berri emateko.

47 koadro figuratibo eta abstrakto
Duela hiru urte inguru beste erakusketa bat jarri zuen Ju­lia Calvok Hernanin. «Orain­goan 47 kodaro ekarri ditut, berriak, haundiak eta txikiak. Figuratiboak dira ba­tzuk, eta abstraktuak beste batzuk. Erakusketa hau koloretsuagoa eta modernistagoa da, eta teknika aldetik na­hasketa haundiagoa dago: akrilikoak, akuarela, tinta, arkatzak, minoleoa...».
Hain zuzen, koloreek eta koadro abstraktoek jendea erakarri dezaketela uste du. «Figuratiboarekin jendeak ezaguna egiten zaion zerbait ikusi dezake, baina gero sorpresa bat hartu dezakete. Abstraktuak eta koloreek erakarriko dute jendea».
Bestalde, gustatu egingo den erakusketa dela uste du, edo, behintzat, hala espero duela dio. «Egin dudana neri gustatzen zaidala transmititu nahi dut, eta horrekin, jendeari ere gustatzea lor­tzea. Pozik nago egin dudan lanarekin, eta jendea etor­tzera animatu nahi dut. Nik uste dut gustatuko zaiela, baina ikusi egin beharko da!».

Gero eta ‘ume’ gehiago
16 bat urte daramatza Julia Calvok margolari lanetan. «Lehenago ere aritzen nin­tzen, han eta hemen pika­tzen. Baina 16 urte izango dira modu formalagoan margo­tzen hasi nintzela. Pello Coellorekin hasi nin­tzen Hernaniko kultur etxean, eta pixkanaka, serioago hartu dut».
Artistica Elkarteko kide ere bada, eta erakusketa gehiago ere jarri izan ditu. Ondorioz, hainbeste urtetan egindako lanak pilatzen ari zaizkio. «Beti eman izan dit pena nere umetxoak uztea. Baina ume­txo gehiegi pila­tzen ari zaizkit! Hala ere, hau ez da momentu onena jendeak dirua artea erosten gastatzeko. Normala iruditzen zait diru hori eguneroko beharretarako gordetzea. Be­raz, nik umetxoak pasea­tzera ateratzen ditut, eta besterik ez bada, amatxorekin itzul­tzen dira etxera!».

«Erakusketa jartzea luxua da»
Hernanin jarri duen erakusketa nola gelditu den «asko gustatu» zaio Julia Calvori.
«Toki gehiagotan erakustea gustatuko litzaidake, baina egia esan, oraindik ez naiz hasi mugitzen. Auskalo! Gaur egun ez da erraza tokia egitea. Erakusketa jartzea lu­xua da. Beraz, oraingoz ho­nekin geldituko naiz, eta ea jendeari gustatzen zaion!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!