Azken bi egunetan, eguraldi ona aprobetxatuz, frontoiko teilatua edo estalkia konpontzen aritu da Udala. Euria egitean, ituteak eta hezetasun arrastoak sortzen ziren pelotalekuan eta arazoak eragiten zituen bertako kirol jardueran. Harmailetako blokeen artean sortzen ziren zulotxoak ere egokitu dituzte. Udalak 11.000 euro inbertitu ditu lan hauetan. Azpimarratu du, herriko azpiegitura eta zerbitzuen parte hartze prozesuan hartutako konpromisoari erantzun, eta herritar eta erabiltzaileen eskaria bete duela.