Udaberri Torneoko lehenengo mailan Usurbilek jokatuko du finala, ostiralean Hernaniri finalerdia irabazita. Kerejetak eta Zubimendik oker hasi zuten partidua, eta oso ondo bukatu. Pena izan zen, ordurako bentaja haundiegia zutela usurbildarrek. Lehenengo urtea izateko hernaniarrek oso maila altuan jokatu dute.