Kadete mailan, Iker Salaberria pilotari goizuetarra Napar jokuetako txapeldun izan da Mariezkurrena iruñarrarekin. San Martin eta Etxegiaren aurka (Huarte-Iruña) jokatu zuten finala larunbatean, Labriten, eta 22-14 nagusitu zitzaizkien. Igandean ere, beste garaipen bat lortu zuten Bortzirietako Kanabal eta Maritorenaren aurka (22-10).