Larunbat honetan, autodefentsa tailerra antolatu dute Gaztelokalean. 12-18 urte bitarteko neskei zuzenduta izango da tailerra. Azaroan, horrelako tailer bat antolatu zuten Gaztelokalean eta arrakasta haundia izan zuenez, berriro antolatzea erabaki dute, gazteen eskaerari erantzunez. Aurrekoari jarraipena emango diote horrela. Saioa, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da. Gaztelokaleko hezitzaileek azaldu dute komeni dela aurretik izena ematea, baina egunean bertan azaltzen bada norbait ere, aukera izango du parte hartzeko.
Kirola, igandean
Gaztelokalak ekintza ugari antolatzen ditu hilabetero, 12-18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Asteartetik igandera izaten da (17:00-20:00). Astean zehar Lagunki izaten dute eta asteburutan tailerrak, kirolak, irteerak, zinea... Igande honetan, adibidez kirola izango dute.
Martxoko egitaraua
Hilak 15-16: Autodefentsa tailerra eta kirola.
Hilak 22-23: sukaldaritza eta
erlajazio tailerra.
Hilak 29-30: eskulanak,
‘atrapasueños’ tailerra eta filma.