«Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, denok baikara gazte»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 12a, 01:00

Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du hurrengo larunbatean, martxoaren 22an. Astigartar guztiei dei egiten diete animatzeko. Bazkariko txartelak larunbat honetan kenduko dituzte tabernetatik.

Betiko haizeak kantu berria dakar. Horixe da Astiga­rragako Gazte Asanbladak aukeratu duen leloa, Gazte Egunerako. Gazte Eguna, hu­rren­go larunbatean izango da, martxoaren 22an, eta astigar­tar guztiei luzatzen diete gonbidapena, parte hartzeko. «Egun guztian zehar kaleak giroz eta kolo­rez beteko ditu­gu, olinpia­dak, bazkaria, txa­ranga eta kon­tzer­tuen bidez. Antola­tu­ko ditugun ekintza ezberdi­ne­tan parte hartzera gonbi­datzen zaituztegu, edo­zein adin izanda ere, denok baika­ra gazte».

Bazkariko txartelak, Ekaitz, Zipotza eta Garinen
Bazkaria ere antolatu dute eta gogorarazi dute txartelak larunbat honetan kenduko dituztela tabernetatik (Astiga­rra­gan, Ekaitz eta Zipotza; Hernanin, Garin). Bazkaria 14:30etan izango da, eguraldia lagun, Joseba Barandiaran plazan; eta bestela, frontoian.

Elektrotxaranga, kontzertuak...
Bazkal ostean, Pelox bakar­laria arituko da eta ondoren, elektrotxarangak hartuko dio lekukoa. Eguna, kon­tzer­tuekin bukatuko dute. 22:30e­tan hasiko dira, Trikoma Banda, Okensay eta Ingo al deu? «Animatu eta parte hartu!!», dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!