Eneko Da Silva eta Xuban Adrian Espainiako txapelketaren esperantzan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Hernaniarrak baziren lehengo larunbatean Hondarribian hasi zen Eus­ka­diko Itsas-Arrantza Txapel­ketan, infantil mailan. Eneko Da Silva behin-behineko lehenengo postuan gelditu zen, eta Xuban Adrian hirugarrenean. Txapelke­tako azken manga apirilaren 5ean jokatuko da Gorlizen, eta hernaniar gazteek aukera izango dute Espainiako Txapel­ketarako sailkapena lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!