Hiru pelotari astigartar, GRAVNI Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Nabarmentzeko bi albiste daude gaur, pelotari dagokionean. Federazioen arteko GRAVNI Txapelketa ospetsua gaur hasiko da eta txapelketan parte hartzeko aukeratu dituzte Mundarroko hiru pelotari. Gipuzkoaren izenean, trinkete modalitatean jokatzeko aukeratu dituzte. Hiru pelotariak honakoak dira: Argoitz Otaño (jubenila), Xabier Barandiaran (Sub 22) eta Oier Gurutzealde (Sub 22).


Alebinek, final laurdenak jokoan gaur
Kirol eskolarrean, Arantza­zuko Ama Ikastolako talde alebin bat sailkatu da Gipuz­koako Txapelketako final laurdenak jokatzeko. Pelo­tariak dira: Aimar Mujika, Ekain Lizeaga eta Xumai Ollo. Partidua gaur jokatuko dute Loiolako pelotalekuan. Arra­tsaldeko 16:00etatik aurrera, bigarren partidua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!