Portutik gorako bidea itxita

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 20a, 01:00

Udaletxe atzetik Portu arteko ur hornidura sarearen berritze obra dela-eta, errepidearen zati bat trafikoari itxita egongo da Portu auzoan hasi eta Elizatxo Ikastolaren paretik Leokaraino. Gaur itxiko da errepidearen goranzko norabide hori, eta apirilaren 4ra arte egongo da horrela. Ondorioz, ezingo da Portutik herrira igo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!