Punk-rocka berritu egingo da ostiral honetan Hernanin. Reincidentes talde historikoak joko du kiroldegian, frontoian, eta Sevillako taldearen jarraitzaileek aukera paregabea izango dute garai zaharrak berritzeko.
Etenik gabe, 1989tik
Jarraitzaile berriak ere baditu Reincidentesek, etenik ez baitu izan 1989tik. Reincidentes diskoarekin hasi ziren orduan, eta 2008an América: Canciones de ida y vuelta atera zuten. Tartean, 14 disko atereak badituzte.
Zain eta DJ Bela
Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta Zain taldeak joko du lehendabizi. Ondoren Reincidentes eta azkenik Hernaniko DJ Bela disko jartzailea.
Mirentxin, furgoneta bila
Kontzertu honek helburu bat dauka: Mirentxin taldeari furgoneta erosten laguntzea. Mirentxin gidariak dira presoen senitartekoak kartzeletara eramaten dituzten boluntarioak.