Jon Maiak azalduko du gaur, euskaldun izateko egindako ibilbidea

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 19a, 01:00

Hitzaldia 18:30etan izango da Martuteneko Gaztelekuan. Bertsolari ezaguna, etorkinen semea da eta Euskal Herriko kulturan integratzeko izan dituen bizipenak kontatuko ditu. Irekia da.

Jon Maia bertsolari eza­gunak hitzaldia emango du gaur Martutenen. Arantza­zu­ko Ama Ikastolak hitzaldi ugari antolatu ditu datozen hilabeteetan eta horien artean aurrenekoa izango da gaurkoa. Maiak azalduko du, euskaldun izateko egindako ibilbidea. Maia, Urretxun jaio eta Zumaian hazitakoa da. Etorkinen semea (aita Zamorakoa eta ama Extre­madurakoa). Hori horrela, Euskal Herriko kulturan integratzeko izan dituen bizipenak eta esperientziak kontatuko ditu.
Hitzaldia 18:30etan izango da, Arantzazuko Ama Ikas­to­lako Gaztelekuan, Martu­tenen. Herritar guztiei irekia da.


Andoni Egaña, Astigarragan
Hurrengo hitzaldia apirila­ren 1ean izango da, Alvaro Beñaranen eskutik. Hitzaldi hori ere, Martutenen izango da, baina Astigarragan ere izango da hitzaldirik. Hu­rrengo egunean, apirilaren 2an, Andoni Egañak emango du, hain zuzen. Gaia: Eus­kera, bestela ez gara.

Hitzaldiak
Gaur, 18:30etan Martuteneko
gaztelekuan, Jon Maia: Euskaldun
izateko egindako ibilbidea.
Apirilak 1, 18:00etan Martuteneko psikomotrizitate gelan, Alvaro Beñaran.
Apirilak 2, 18:00etan Astigarragako eraikineko liburutegian, Andoni Egaña: Euskera, bestela ez gara.
Maiatzak 26 eta 29, Martutenen eta Astigarragan, Amaia Vazquez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!