Binakako Txapelketan, Aimar Olaizolak lagun izanen du berriz Aretxabaleta. Markinarra errekuperatu da eta elkarrekin ariko dira gaur, Titin IIIa eta Merino IIaren aurka. Markinan izanen da, 18:00etatik aurrera. Nitron emanen dute. Aurreko asteburuan Apraizekin jokatu zuen Olaizolak eta 22-16 nagusitu zitzaizkien Urrutikoetxea eta Beginori.