Hernaniko Amher taldeak dei egiten die hernaniarrei bihar egingo den Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxan parte hartzeko. Aurtengo leloa Zirkulatu izango da, «Europan inmigrazioari gero eta traba gehiago jartzen ari zaizkielako». Martxa Trintxerpetik Donostiara egingo da, baina hernaniarrek Hernaniko apeaderoan jarri dute zita, 10:30etan.