Hernaniko Stop Kaleratzeak taldeak jakinarazi duenez, Madrilera joango dira bihar, han egitekoa den Dignitatearen Martxarekin bat egiteko asmoz. Madrilerako autobus hori Donostiatik abiatuko da, bihar goizean goiz, eta ez Hernanitik hasieran aurreikusten zuten bezala. Autobusa Hernanitik ateratzekotan ibili zirela jakinarazi dute Hernaniko taldetik, baina azkenean Donostiakoekin batera joango dira. Txartel guztiak salduta daude.