Astelehenean 35 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten Mungian, itota eta indarkeria zantzuekin. Indarkeria matxistaren ondorioz hil dela uste du Ertzaintzak, eta emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuen. Gertaera salatzeko kontzentrazioak egingo dira gaur. Hernanin, 19:00etan Plaza Berrin.