Aurreneko jolas saioa gaur, kalean euskera gehiago erabiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 19a, 01:00

Jolas saio hauek zuzenduta daude 3-5 urteko haurrak dituzten familiei eta 6-9 urteko umeei. Bi saioak 17:00etatik 18:00etara izango dira Ikastolako patioan, datozen lau asteazkenetan.

Parketarrak izeneko egitas­moa jarri du martxan Arantzazuko Ama Ikastolako Guraso Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Kalean euske­raz jolasteko egitas­moa da. Hau da, jolas saio batzuk antolatu dituzte kale­an eta parkeetan euskera gehiago erabiltzeko. Helbu­rua da, haurretan euskera­ren erabilera indartzea eta ikustea, euskera ondo pasatzeko tresna dela.
Eta aurreneko jolas saioa gaur izango da. Denera, lau saio izango dira. Guztiak,  segidan, datozen asteazke­ne­tan: gaur, martxoak 26, apirilak 2 eta 9.


Irekia da
Egitasmoa zuzenduta dago 3-5 urteko haurrak dituzten familiei eta 6-9 urteko umeei. Eta irekia da, ez da Ikastolako kide izan behar.
Bi programa izango dira. Alde batetik, Zabu Zibu izeneko saioa egongo da, 3-5 urteko umeen familientzat. Eta bes­te­tik, Txirrintxon saioa, 6-9 urte­koentzat. Bi programak 17:00e­tatik 18:00etara izango dira, Ikastolako patio haundi­an.

Urtxintxaren eskutik
Zerbitzu hau, Urtxintxa Es­kolak eskaintzen du eta ber­tako dinamizatzaileek zu­zen­duko dituzte saioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!