Apirilaren 5ean abortuaren lege berriaren aurkako manifestazio nazionala egingo da Iruñean, eta Hernaniko Mugimendu Feministak antolatutako asanbladen harira, Hernanitik aterako den autobusa jartzea erabaki dute. Txartelak salgai daude 10 eurotan Dori, Kide, Zintzarri, Garin, Pana eta Berrerabilpen Zentroan, hilaren 29ra arte.