udaberriko giro epel eta eguzkitsuarekin hasi da martxoa, eta Hernaniko dendek sasoi honetako arroparekin bete dituzte dendak. Hala ere, oraindik izango da, txamarra, jertse lodia edo bufanda janzteko tartea. Udazken-neguko arropa beherapenetan izan dute orain arte, eta geratzen diren azken txolloak saltzeko Stock Azoka jarri dute Atsegindegin.
Azken aukera, gaur
Udazken-neguko jantziak likidatzeko garaia iritsi zaie dendariei, eta azokan jarri dituzten 15 postuetan, aukera polita jarri dute, merke-merke, bertaratzen diren erosleentzat. Batez ere arropa dago aukeran: gizon, emakume eta etxeko txikienenetzat. Drogeriko porduktuak eta deporteko jantziak ere jartzen dituzte postuetan. Probatzeko aukera ere izaten da.
Gaur eguerdira arte, zabalik
Urtean bi aldiz egiten da Stock Azoka Hernanin: udaberrian eta udazkenean. Atzo ireki zuten azoka, eta eguraldiak eta prezio oso bereziek lagunduta, jende mordoa gerturatu zen Atsegindegi ingurura. Bigarren buelta bat egin edo tarterik izan ez zutenek gaur goizean zehar ere izango dute aukera. Azokako hamabost postuak goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango dira zabalik. Erosketak lasai xamar egiteko aukera jarri nahi izaten du Berriak elkarteak, eta gaur goizean zehar puzgarriak jarriko dituzte Atsegindegin, txikienek jolasteko aukera izan dezaten.