Aurkari bera izango dute Hernaniko bi talde nagusiek bihar: Tolosa. Emakumezkoen Ligako taldeak lehenago jokatuko du, 12:00etan. Tolosarrak arerio zuzena dira txuri berdeentzat, puntu batera baitaude.
Erregional Ohorezko mailan, aste honetara atzeratutako Real Unionen kontrako partidua jokatu zen Zubipen, eta txuri berdeak 2-1 nagusitu ziren. Gaur Tolosaren kontra dena ematera aterako da Hernani. Tolosarrak denboraldi ona egiten ari dira, eta hernaniarrak baino 8 puntu gehiagorekin, 4garren dira saikapenean. Partidua, 16:30etan.