Bigarren auzokonposta gunea, martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Astigarragako bigarren auzokonposta gunea martxan jarri zen astelehenean. Umakon, Norberto Almandoz plazan jarri du bigarren gune hau Udalak eta bertan, 20 familiek, 60 pertsona inguruk konpostatuko dituzte beraien organikoak.
Denera, gaur egun, 567 herritar dira hondakin organikoak konpostatzen dituztenak: 441 astigartarrek autokonposta egiten dute eta 126k auzokonposta. Udalak gune gehiago jartzeko asmoa du. Hurrengoa, seguruena, Arrobitxulon jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!