Kostata, baina sinatu dute akordioa, eta astelehenean lanera itzuliko dira

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Urnieta eta Irungo ITV-IATko langileek bederatzi hilabete egin dituzte greban, lan-hitzarmena sinatzeko TÜV Rheinland enpresarekin ados jartzen ez zirelako. Preco bitartekari zutela, asteazkenean aurre-hitzarmen bat sinatu zuten, eta ostegunean sinatu behar zuten akordio ofiziala. Baina enpresak atzera egin zuen berriro. Azkenean atzo sinatu zen akordioa, goizetik arra­tsaldeko 16:30ak ingurura arte negoziatzen pasa ondoren. Ondorioz, greban izan diren 60 langileak astelehenean itzuliko dira lanera, eta zerbitzua berrezarriko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!