Gurasoak informatzeko bilera egin zen asteazkenean Santa Barbarako eraikinean, institutuko ikasle guztiak bilduko dituen eraikin berriaren obren inguruko informazioa emateko.
Proiektua urtebetez atzeratua
Abenduan Lakuan izandako bileran jakin zuten proiektu guztietarako dirurik ez dagoela, eta saiatuko direla eraikin berria 2015eko aurrekontuetan sartzen. Kasu horretan, urtebete atzeratuko litzateke proiektua.
Hainbat ekintza laster
Laster alkatearekin eta EAJko zinegotziekin biltzeko asmoa dute presioa egiten laguntza eskatzeko, eta beste hainbat ekintza ere antolatuko dituzte.
Datorren urtean espazioa nola kudeatu ere aztertuko dute, «leku faltak hezkuntzaren kalitatean eragin minimoa izan dezan».