aRANTZAZUKO Ama Ikastolako Guraso Elkarteak Parketarrak izeneko egitasmoa jarri du martxan, Astigarragako Udalaren laguntzarekin. Helburua da, kalean eta parkeetan euskeraren erabilera haunditzea; hain zuzen, haurren artean euskera bultzatzea.
Horretarako, euskera patiora eramango dute, ondo pasatzeko tresna dela ikusteko. Jolas saioak antolatu dituzte datozen lau asteazkenetan (martxoak 19, 26 eta apirilak 2, 9). Urtxintxa Eskolako kideek emango dute zerbitzua eta bertako jolas dinamizatzaileek gidatuko dituzte saioak.
Bi programa izango dira: Zabu Zibu, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat; eta Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Bi programak 17:00etatik 18:00etara izango dira Ikastolako patio handian.
Saioak irekiak dira eta gonbidapena luzatzen diete guraso guztiei.