Autodefentsa ikasteko aukera izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Gaztelokalak ekintza ugari antolatu ohi ditu 12-18 urte bitarteko neska-mutilentzat eta gaurko honetan, nesken­tzako autodefentsa tailerra antolatu dute. Aurreko larunbatean Emakumeen Eguna izan zenez, horren aitzakian antolatu dute, herriko beste hainbat ekintzen artean.
Tailerra arratsaldean izango da, 17:00etatik 20:00etara. Azaroan horrelako beste tailer bat antolatu zuten eta arrakasta haundia izan zuenez, berriro antolatzea erabaki dute, gazteen eskaerari erantzunez eta aurrekoari jarraipena emanez. Animatzeko dei egiten diete adin tarte horretako neskei.


Kirola, bihar
Bihar, berriz, kirola izango dute. Beti bezala, 12-18 urte bitarteko neska-mutilentzat izango da. Eta datorren asteburuetan, honako ekintzak izango dituzte: sukaldaritza, erlajazio tailerra, atrapasueños egiteko tailerra eta film emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!