Luis Intxauspe Alkatea Indian da, hango partaidetza eredua ezagutzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 12a, 01:00

Hernaniko Alkatea Indian da, Kerala estatuan, hango partaidetza eredua ezagutzen. Luis Intxauspek astebete pasako du Keralan, Diputaziak an­tola­tutako bidaian, zehatz esan­da, Herritarren Partaide­tza­rako zu­zendaritzak antolatuta. Be­ra­rekin batera izango dira, Arantza Ruiz de La­rri­naga Fo­ru Zuzendaria, eta Ze­zilia Herra­dor Beasaingo udal zinegotzia.

Parte hartzea, legeak egiteraino
Gipuzkoako Diputazioak dioenez Keralako eredua «aitzindaria», ez delako mugatzen proiektu jakin batzuetan he­rritarren iritzia biltzera. «legeak egiteko prozesuan herritarren parte hartze zuzena kontuan hartzeko urratsak egiten ari dira. Horregatik, Keralako eredua erreferente bihurtu da mundu osoan».

Zazpi eguneko bidaia
Zazpi egunetan ezagutuko dituzte Indiako hego-mendebaldeko estatu horretako hain­bat adibide. Horietako bat, Costford Ekimena, baztertzeko arriskuan dauden giza-taldeentzat baldin­tza ego­kiak bilatzen ari dena. Etxebizitza prezio egoki batean bilatzen ari dira, eta energia garbiak bultzatzen ere bai.
Beste adibide bat izan liteke, emakumezko baserritarrekin egiten ari diren esperien­tzia, erakundeetan parte har­tzeko bidea irekitzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!