Mundarro La Sallek ezin izan zuen laugarren garaipena lortu jarraian. 71-69 galdu zuen Urdaneta bigarren sailkatuaren kontra. Eta markagailuak erakusten duen bezala, juxtu-juxtu galdu zuen; luzapenean, hain zuzen. Hirugarren laurdena izan ezik, oso parekatua izan zen partidua. 48-49 hasi zuten azken laurdena eta 61na berdinduta bukatu zuten. Luzapenean, etxean geratu zen garaipena. Saskiratzaileak: Sainz de Medrano 8, Jimenez 6, Rementeria 16, Sarasola 9, Salas 4, Lizeaga 2, Portela 7, Arrizabalaga 2, Lopez 13, Sarasua 2.