Senior neskek beste garaipen bat lortu zuten larunbatean. Bigarren faseko aurreneko partidua jokatu zuten Arri BKL taldearen aurka eta aurreko fasea bukatu bezala ekin zioten: garaipenarekin (31-53). Gipuzkoako 1go mailako mutilek, berriz, 93-65 galdu zuten Bosteko Irauliren aurka.