Mundarrok 1-0 irabazi zuen larunbatean, etxean. Partidu osoan, bi taldeek ez zuten aukera askorik sortu. Hala ere, aurreneko zatian, astigartarrek aukera gehiago izan zituzten eta halaxe iritsi zen garaipeneko gola, Estevezek buruz sartua. Nabarmentzekoa da Mendiburu eta Manu jubenilen parte hartzea eta biek erakutsitako jokoa. Garaipen honekin, Mundarrok 8garren postuan jarraitzen du, 34 punturekin. Hurrengo partidua ere etxean jokatuko dute, Hernaniren aurkako derbia.