Datozen hilabeteetan, lau hitzaldi antolatu ditu Arantzazuko Ama Ikastolak. Datorren asteazkenean, bertan, Jon Maia bertsolariak emango du aurreneko hitzaldia, 18:30etan izango da, Martuteneko egoitzako gazte lekuan. Apirilaren 1ean, berriz, Alvaro Beñaranen txanda izango da. Eta maiatzaren 26 eta 29an, Amaia Vazquezena.