Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 21a, 01:00

Hernaniko Amher taldeak dei egiten die hernaniarrei igandean egingo den Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxan parte har­tzera. Aurtengo leloa Zirkulatu izango da, «Europan inmigrazioari gero eta traba gehiago jartzen ari zaizkielako». Martxa Trintxerpetik Donostiara egingo da, baina hernaniarrek Hernaniko apeaderoan jarri dute zita, 10:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!