Maitzaren 6ra arte egongo da zabalik bideo lehiaketa honetan parte hartzeko aukera. Helburua da Hernani eta Wukroren arteko harremanak sendotzea. Horretarako, bideoan Hernani herria eta bertakoen bizimodua nolakoak diren erakutsi behar da. Lehiaketan parte hartu dezakete 16 eta 25 urte bitarteko hernaniarrek edo bertan ikasi edo lan egiten dutenek, 3 edo 5eko taldeetan. Bideoak euskeraz grabatu behar dira baina ingelesezko azpitituluekin, eta 2 eta 5 minutu arteko iraupena izan behar dute. Lanak udaletxeko sarreran entregatu behar dira.