Argazki proiekzioa izango da larunbatean: Rajhastan: 13 lagunen begirada. Ikusgai izango dira, argazki ikastaroan ibilitako 13 lagunek Indiara egindako bidaian (irailean) ateratako argazkiak. Kultur etxean izango da 19:15etan. Eta jakinarazi dute apirilean beste argazki bidaia bat egingo dutela, Varanasi ingurura. Informazioa: fotoeskola.wordpress.com.