Erosketak egiteko poltsak banatzen hasi dira gaur, Astigarragako Udala eta Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartea. Poltsa berrerabilgarriak dira eta helburua da, herritarrek poltsa horiek erabiltzea, dendetan ohikoak diren plastikozko poltsak erabili beharrean.
Poltsa dohainik da eta egun hauetan jasotzeko aukera dago Atez Ateko informazio bulegoan. Udala txartel bat banatzen ari da etxebizitza bakoitzeko eta txartel hori erakutsita jaso ahal izango da poltsa. Beraz, poltsa bat banatuko da etxebizitza bakoitzeko.
Poltsak jasotzeko ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan (10:00-13:00) eta astearte eta ostegunetan (17:00-19:00).