Hernaniko EAJko ordezkariek adierazi dute Hezkuntza Sailburuordearekin, Olatz Garamendirekin bildu direla informazioa lortzeko Uru- mea Ikastola haunditzeko obren inguruan eta Hernaniko bigarren hezkuntzako ikasle guztiak bilduko dituen eraikin berriaren inguruan. Era berean, jakinarazi diote Hernaniko gurasoek ahalegin haundia egin dutela ikasle guztiak elkartzeko, eta adierazi diote eraikin berria behar-beharrezkoa dela. Sailburuordearen esanetan, 2014an egingo da Urumeako obra, eta 2015eko urria-azaroan berriro elkartuko dira 2015eko aurrekontuak ezagutu eta eraikin berria bukatzeko eskatzeko.