Motibazio plus batekin egingo dio aurre Hernanik Independienteri

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

sasoi betean dagoen Hernanik Santanderreko Independiente hartuko du gaur Landaren, eguerdiko 12:30etatik aurrera.
Joanekoa baino partidu orekatuagoa espero da. Azken partiduetan Hernanik asmatu du joko onari etekina ate­ra­tzen, eta puntuak irabazten. Ga­raipen oso inportanteak lor­tu ditu azken bi par­tiduetan, eta sailkapenean gora egin eta psikologikoki konfiantza ira­baz­­teko balio izan die tri­ko­loreei. Motibazio plus batekin egin­go dio aurre Hernanik In­de­pendienteri. Joa­­nekoan erraz na­gusitu zi­ren kantabriarrak; gaur­koan Her­n­ani sendoago bat izango dute aurrean, eta za­leen bul­tzadaren plusa izango duena.

Independientek ezustekoa, azken hilabeteetan.
Kan­tabriarrak  zeresana ema­ten ari dira azken hilabe­tee­tan; Ohorezko Mailara igo be­rriak izanik, sailkapenaren bi­ga­rren postuan dira eta Ko­pa­ko finala jokatzeko ere sail­ka­tu dira. Ezusteko asko ema­ten ari den taldea, Inde­pen­dien­te. Denbo­ral­di hasieran ezin zen jakin kan­tabriarren maila zein izan­go zen, doze­na­tik gora fitxaketa egin baiti­tuzte, ho­rie­tako asko, profesionalak.
Ber­deen aurreko lerroa osa­tzen duen taldea indartsua eta ofi­­zio­koa da, uztartzeetan na­gusi izaten dena eta de­fen­tsan go­gor aritzen dena; ez da erra­za azken hamar me­troe­tan en­­tsaioa gauzatzea. Pepin Sanz ha­rroina da gaur faltan bo­tako duten jokalarietako bat, Es­pai­niako selekzioarekin bai­tago, Geo­rgiaren aurkako par­tidua jo­katzeko deituta.
Atze­ko le­rroetan berriz,  jo­kalari az­ka­r eta abilak dituzte, Garcia joko zabaltzailea, Cor­ta­di hegalekoa edo Chiappero atzelaria esaterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!