Argazki proiekzioa izango da gaur 19:15etan, kultur etxean. Astigarraga eta Hernaniko 13 argazkigilek argazki bidaia bat antolatu zuten joan den irailean Indiara, Rajasthaneko zonaldera. Egun haietan ateratako argazki ederrenak bildu dituzte eta gaur izango da ikusteko aukera. Bestalde, jakinarazi dute apirilean beste argazki bidaia bat antolatu dutela. Oraingo honetan Varanasi ingurura joango dira. Informazio gehiago: www.fotoeskola.wordpress.com