Emakumearen Egunaren harira, argazki erakusketa bat izan da Aranon, asteburu osoan.
Erase una vez... que no era izeneko erakusketa egon da ikusgai, Kontsejuan. Beatriz Albarran bilbotarra da egilea eta argazki horietan, emakumeak protagonista diren ipuin klasikoak bildu ditu eta ikuspuntu berria eman die; interpretazio desberdina eman die ipuin horiei. Obra horietan ohikoak diren estereotipoekin hausten du eta protagonistak askatu egiten ditu. Lotuta dauden roletatik askatzen ditu.