Garbiñe Agirre: «Anorexia kasu bakoitzeko hiru kasu bulimia izaten dira»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 11a, 01:00

Inmakulada ikastetxeak bi hitzaldi antolatu ditu bihar goizean Biterin. Jateko trastornoei buruz ariko dira 09:30etan. Ondoren, gizakien ugalketari buruz ariko dira, 11:30etan. 

Anorexia eta bulimia ka­suak denok ezagutzen ditugu gertuago edo urrutiago. Az­ken 20 urteetan kasu kopu­rua mantendu egin da eta hori ederki daki Garbiñe Agi­rre Gipuzkoako ACABE elkar­teko ordezka­riak. Bihar hitz egingo du Biterin,  09:30etatik aurrera. 
Inmakulada ikastetxeak bi ikastaro antolatu ditu He­ziketa Zikloetako ikasleen­tzat, baina nahi duten he­rritar guztiei ireki diete au­kera bertara azaltzeko. Jateko trastornoei buruz hitz egingo du Garbiñe Agirrek, 09:30­eta­tik 11:00etara. 
Teresa Martin medikuak hitz egingo du giza ugalketari buruz, 11:30etatik 13:00era.

Kasu kopuru beretsua, urtero urtero
Acabe elkarteak 20 urte da­ramazki lanean Gipuzkoako anorexia eta bulimia afek­ta­tuei laguntzen. Garbiñe Agi­rre da Acabeko ordezkaria, eta Hernaniko Kronikari adie­razi dionez urtean 90 kasu berri erregistratzen dituzte beraiek.    «Gaixoa bera guregana etor­tzen denean kontatzen dugu kasu berri bat bezala, eta urtero mantendu egiten da kopurua» dio Agirrek. 
Buruko gaixotasun bezala hartzen da anorexia edo bu­limia, eta normalean beste arazoren batek eramaten du gaixoa ez jatera edo jana­rekin konportamendu arra­roak izatera. «Alkoholarekin ger­tatzen den bezala, hainbat izan litezke arrazoiak, pertso­na batek bere burua egoera horretara eramateko. Guk tratatzen ditugun kasuetan, jana kontrolatzeko obsesioa jartzen zaio gaixoari».

Kasuistika zabala
Anorexia kasuak oso ikus­ga­rriak izaten dira, eta errazak dira detektatzen, baina buli­mia kasuak baino urriagoak dira, «anorexia kasu bakoi­tzeko hiru kasu bulimia iza­ten dira». Bulimia kasuak ez dira erraz antzematen eta oso ezberdinak izan daitezke, era askotakoak. Emakumezkoak izaten dira kasuen %90ean, eta gazteak. 

Acabe, 20 urtez lanean
Acabe elkar­teak 20 urte d­a­ra­mazki gaixoekin eta familia eta ingurukoekin lan egiten. Hernaniko Ongintza Patro­na­tuarekin eta Inmakula­da­rekin elkar­la­ne­an urteak daramazkite. Donostian eta Arra­saten dituzte lokalak. Do­nos­tian Mons, 32 helbidean dau­de. 943 326250 edo www.aca­begipuzkoa.org  yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!