Eromena eta garaipena, azken minutuetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 10a

Ez dute berehalakoan ahaz­tu­ko atzoko garaipena! Eguzkia, Landare leporaino eta erron­ka berri bat aurretik. Orbe­go­zok eman zuen aurreneko ezus­­te­koa atzo Landaren; 5ga­­­­rren mi­­nutuan aurreratu zu­en tal­dea, abiaduraz balia­tu eta en­tsaio ikusgarria eginda. Hor­tzak erakustera zelaraitu zen atzo Hernani. Indepen­dien­tek partidua lokartuta hasi ba­zuen ere, berehala erreak­zio­natu zuen. Aldea zigor kol­peak gauzatuz gutxitu zuten au­rre­neko zatian, eta atse­denaldira 7-10 aurretik joan ziren kan­tabriarrak. Antzeko joan ziren bigarren zatiko au­rreneko minutuak;  Inden­pen­dien­tek aldea haunditu zuen, zi­gor kolpe eta en­tsai­are­­kin. 8 mi­nutu falta ziren par­­ti­dua bukatzeko, eta kan­ta­­bri­a­rrak 12-21 ziren aurretik. Her­nanik ez zuen etsi, eta bost mi­nu­turen fal­tan, zigor kol­pea gau­zatu zuen Genuak: 15-21. Han­dik au­rrera hasi zen ero­me­na: hi­ru laur­de­neko le­rroak ha­si zu­en bi­dea, baloia eman, eta Ge­nuak en­tsaioa eta trans­f­ormazioa. 22-21 na­gu­situ zen Hernani.
Urrea balio duten 12 puntu irabazi ditu Hernanik az­ken 3 partiduetan. Sei partidu falta dira liga bu­­katzeko: Salvador, Cis­ne­ros, Atco. Madrid eta Vigo kan­poan, eta Ciencias eta Getxo etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!