Epea zabalik gaurtik, Bertso Udalekuetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 11a, 01:00

Euskal Herriko bost lurraldeetan antolatuko dituzte udaran Bertso Udalekuak: Baigorrin, Orion, Arrazolan, Irañetan eta Zuhatzan. Helburua da bertsozaletasuna sustatzea, aisialdiaz euskeraz goza­tzea eta Euskal Herriko haur zein bertsozaleen artean lagun sareak sor­tzea. Udalekua uztailean eta abuztuan izango dira, eta bost txanda eskainiko dituzte, 9 urtetik 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Izen ematea gaur zabalduko da, goizeko 09:00etan, www.ber­tsozale.com atarian, eta martxoaren 27ra arte izango da aukera. Lehentasuna izango dute bertso eskoletako kideek, edota Bertsozale Elkarteko bazkide diren gurasoen seme-alabek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!