Finala galdu, baina egindako txapelketarekin gustora egoteko moduan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 11a, 01:00

Garbiñe Tijerok eta Eli Gutierrezek 30-15 galdu zuten Euskal Herriko Irekiko finala, bigarren mailan, Murua eta Senperena goierriarren kontra. Tijerok eta Gutierrezek txapelketa ederra egin dute, eta final erdietan ere ordutik gorako partiduan sorpresa ederra eman zieten aurkariei, irabazita. Finala zailagoa zuten, baina beren maila emanez gero gerra haundixeagoa emateko moduan ziren. Ez dira egun guztiak berdinak izaten, eta galdu egin zuten, baina gustora egoteko moduan dira egindako lanarekin. Lehenengo mailako finala Martin eta Saezek irabazi zuten, eta kadeteetakoa Gure Pilota taldeko bikoteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!