1962ko Municheko hitzarmen ixilari buruz dokumentala eta solasaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 10a

udaberria iristear da, eta Hernani Errotzen taldeak hi­tzal­di zikloa antolatu du u­r­te­ro­ko legez. Gaurkoan do­ku­men­tala eta solasaldia an­to­latu dituzte; eta datorren zi­ta martxoaren 19rako egin dute.
Munich 1962: Isildu egia dokumentala jarriko dute gaur Biterin, iluntzeko 19:30­etan. Antolatzaileek diote, orduko hitzarmen edo gertakariek antzekotasun haundia dutela gaur egungo politika egiteko moduarekin: «dokumentalean aztertzen da Euskal Herrian dagoen benetazko politika baten beharra, egiazko politika propioa behar du. Eta hori martxan jartzeko, ezin­bestekoa da bere burua subjetu politikotzat izatea».

Solasaldia, segidan
Dokumentala bukatuta, iku­sitakoa komentatu eta za­lantza guztiak argitzeko au­kera izango da Mikel Eraus­kin eta Kepa Anabitarterekin. Ondoren, sagardotegira afaltzera joateko aukera jarri dute; izena aldez aurretik eman behar zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!