Denetatik eta merke-merke erosteko aukera izango da gaur Bigarren Eskuko Azokan. Ona emana dago, eta iragarri zuten leku aldaketa gaur egingo dute: Azoka Urbieta kalean jarriko dute, hasi Txantxangorri paretik eta Taxi parada ingurura arte. Azoka eskuragarri egotea nahi dute Bererabilpen zentroko arduradunek, eta hilean behin, jendeak bertatik bueltaxka bat egiteko ohitura hartzea; Behemendiko azokarekin kointziditzen du.
Produktuak, egoera onean
50 posturen bueltan jarriko dituzte gaur, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30ak arte: arropak, pitxiak, oinetakoak, liburuak, CDak, pelikulak, etxerako tresnak, koadroak, dekoraziorako apaingarriak. Aukera zabala izaten da postuetan; batzuk gai baten inguruan jartzen dute postua, eta besteek denetatik izaten dute aukera. Produktu guztiak egoten dira prezio eta egoera onean.