Erasun, Rivas, Unanue eta Lizarraga bizkorrenak, bizikleta gainean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

Hernaniko 26 txirrindularien artean azkarrenak, Iker Iriondo, Maddi Arizmendi eta Aimar Arteaga izan ziren.

Hernani Saria, txirrindulari gaz­tetxoen lasterketa jokatu zen atzo herriko kaleetan ba­rre­na. Alebin eta infantil mai­la­­ko txirrindulari gazteek har­tu zuten parte JOCC taldeak an­tolatzen duen urteroko zi­tan.  Hernanikoez gain, Irun, Do­nostia, Lasarte, Usur­bil, Za­rautz, Zumaia eta Ai­zar­na­za­balgo txirrindulari gazt­eak pi­la­tu ziren Urbie­tako kaleko ir­teeran, las­ter­keta ha­sie­ran. Donostildeko Txapel­ke­ta joka­tzen ari dira, eta dena ema­tera etorri ziren Herna­nira.
Infantil mailan Haritz Era­sun zarauztarra eta Ekhiñe Ri­vas Allerru taldeoa izan ziren biz­korrenak, buelta egin eta Ur­bietako helmugatik pa­sa­tzen. Bi­­garren bukatu zuten Bu­run­tazpi taldeko Xabier Elo­se­gik eta Viveros San Anton tal­deko Na­hia Osak. Hiru­ga­rren pos­tuan helmugaratu zi­ren az­ken tal­de honetako Gaiz­ka Gu­rru­txaga eta Irunes tal­deko Hai­zea Tizon. Alebinetan, Oier Una­nue zumaiarra eta Nagore Lizarraga Txingudi ikastola­koak izan ziren onenak. Bi­ga­rren abi­lenak Santa Teresako Asier Pozo eta In­ma­kulada ikas­tetxeko Maddi Ariz­mendi izan ziren. Ale­bin mai­lako hiruga­rren sail­katuak be­rriz, Udarre­gi­ko Iñaki Errazkin eta Ama­so­rrain ikas­tolako Ira­ti Arteaga izan ziren.

Maddi Arizmendi hernaniarra, bigarren
Hernanin txirrindularitzak ha­rrobia baduela erakutsi zuten atzo parte hartu zuten 26 nes­ka-mutilek. Onena Maddi Ariz­mendi izan zen, alebinen las­ter­­ketan bigarren bukatuta. Mu­­tiletan, alebin azkarrena Ai­mar Arteaga izan zen eta in­fan­til bizkorrena, Iker Iriondo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!